Publicidad:
La Coctelera

Igorringo

18 Mayo 2005

Hogei hemeretzi guti

Amatxi zenari ikasia dut istorio hau, egundaino ahantzi ez dudana. Lapurdikoa da, ikusten denez, eta Jesus izena ere hango eran ahoskatu behar da (gainera, azentua lehenbiziko silaban emanik).

Ba omen zen mutiko bat, Bertran izenekoa, Jesus ezin erranarazi ziotena. Behin eta berriz saiatzen ziren, alferrik.

- Bertran, errazu Jesus.

Eta hark:

- Lehen erran zen.

Beti horrela. Halako batean, erran omen zioten:

- Bertran, zerramak kumeak egin ditu.

Orduan mutikoak:

- A, bai? Zenbat?

- Hogei hemeretzi guti.

- Jesus! Eta baditu horrenbertze titi?

Hala erdietsi zuten mutikoak Jesus erratea. Horrekin batera, beharbada, euskal matematika modernoari hastapena eman zitzaion.

servido por igorringo 5 comentarios compártelo

5 comentarios · Escribe aquí tu comentario

gatzola

gatzola dijo

Kontu polita poliki kontatua. Gatzolakeria bat botako dizut, baina nola egiten dituzue izenen diminutiboak Nafarroa aldean?
Igor izenekoari Igorka esango liokete errusiarrek. Eta nafarrek? Igorko? Igortxo?

19 Mayo 2005 | 12:22 PM

Igor Ingo

Igor Ingo dijo

Ez dakit zehazki diminutiboak diren 'axelko', 'otsoko', 'xexenko/xexerko', 'ahariko' eta gisakoak. Ez dabiltza aparte, baina ez nago seguru. "Bildots hori zer da, urruxa edo aharikoa?' erratean, nik ez nuen ulertzen 'ahari txikia', baizik 'ahari izanen dena' (bestela esanda, kasu horretan, 'emea ala arra' galdetzea bezala). Gauza bera gertatzen da, uste dut, 'zaldiko' eta 'behoka'rekin.

Jende-izenekin... Iloba Unairi 'Unaitxo' deitzen diote, eta iloba Aneri 'Anetxo' eta 'Aneño' (biak entzun ditut). Hortik aitzina, iruditzen zait gehiago dakizula zuk nik baino... Ez nago hagitz jantzia. Bietako batean, niri 'Igorko' politagoa iruditzen zait.

Hori bai, izena aldatuz gero, lehengo abizena ez zait ongi gelditzen. 'Igorko Gorringo' edo horrelako zerbait beharko nuke.

Zera, Gatzola... Atrebentzia ez bada, nondik ari zara? Gipuzkoatik?

19 Mayo 2005 | 01:00 PM

ni neu

ni neu dijo

Gatzola Iratxe da

2 Junio 2005 | 12:52 PM

txurdin

txurdin dijo

Gatzola, "zenbat gara?" textuaren bukaeran duzu erantzuna.

2 Junio 2005 | 11:44 PM

gatzola

gatzola dijo

Txurdin eta zu zeu, batak hona besteak hara, eta ni erdi-erdian papao baten moduan. Ulertu ezinik.
'Zenbat gara'-ren amaieran zer dago, ba? Jauregia?

3 Junio 2005 | 09:41 AM

Escribe tu comentario


Sobre mí

Zuen (noren?) baimenarekin, ez dut nire izena agertuko, eta Igorringo edo Igor Ingo ezizena erabiliko dut. Emango ditudan gainerako datuak, hori bai, egiazkoak dira. Gizonezkoa naiz, nafarra sortzez, eta 40ak duela pare bat urte jo nituen. Hizkuntza dut lanbide, eta zaletasun ere bai, beste batzuekin batera noski. Zerbait itxurazko idazten badut, eta inork zerbait erantzuten badu, izango dugu elkarren berri. (Irudia: Michal Batory, 2004).

Fotos

igorringo todavía no ha subido ninguna foto.

¡Anímale a hacerlo!

Buscar

suscríbete

Selecciona el agregador que utilices para suscribirte a este blog (también puedes obtener la URL de los feeds):

¿Qué es esto?

Crea tu blog gratis en La Coctelera