Egunkarian irakurri dut kontua, ogitartekoa jan bitartean. Ez dakit zehazki nongoa den. Berdintsu dio.
Gizaseme bat, gaztea, kalean deslai aurkitu dute, ongi jantzia baina blai-blai egina. Hitz-erdirik ere esaten ez. Eraman dute egoitza batera, jarri dizkiote ez dakit zenbat interpretari, eta mutu dirau hala ere.
Papera eta arkatza ekarri dizkiote, halako batean, eta piano bat marraztu du. Inguratu diote, bada, pianoa. Zoragarri jotzen omen du. Harekin gozatzen bera eta gozatzen ingurua; gainerakoan, ezinegonik, beldurrez. Bere partiturei itsatsia beti.
Gure plaza txiki hau ere libre duzu, gazte.
(Amaiera hobe bat merezi zuen, baina zer eginen diogu... Animatzen bazara, Gatzola...)
Argazkia: AP
'Istripu' bat izan dut, Extari, eta zure komentario polita ezabatu, nahi gabe (nire testua bezala). Nirea berregin dut; egingo duzu zurea? Esker mila.
Gaurko Berrian, Anjel Lertxundik ere piano-jotzaile horrena du hizpide, besteak beste, 'Naufragoak' artikuluan. Hona hemen pasartea:
"Erresuma Batuko itsasertzean mutu eta amnesiadun bilatu duten gizon batez mintzo ziren atzo egunkariak. Pianoa jotzen duela, ez dakite besterik gizonaz. Errealitatearen eta fikzioaren artean entzuten den musika beti da misteriotsua beren baitako naufragoentzat."
Honetaz ari garela, atentzioa ematen dit nola ondorioztatzen duten (adituek, nonbait, hala atera baita komunikabideetan), amnesia duela gizon horrek. Nire uste apalean, gertatzen zaiona ez da ez dela ezertaz oroitzen, baizik eta GEHIEGI OROITZEN DUELA. Baina ni ez naiz aditua, jakina.
buy testosterone